Pisten edizio hobea eta hobekuntza eta konponketa asko Organic Maps 2025ko uztaileko eguneratzean
July 14, 2025
Ezagutu Organic Maps uztaileko eguneratzea konponketa eta hobekuntza askorekin, gure kolaboratzaileei esker ❤️💪! Eguneratzea jadanik eskuragarri dago AppStore, Obtainium eta Accrescent-en, eta egun gutxi barru prest egongo da Google Play, Huawei AppGallery, eta FDroid-en.
Zuen dohaintzak eta laguntza, akats txostenak eta hobekuntzak elkarrekin mapa hobeak egiten laguntzen digute!
Ez ahaztu beta probetarako programan izena eman dezakezuela esperimentaleko eta etorkizuneko ezaugarrietara goiz sartzeko iOS-erako eta Android-erako.
Aldaketen zerrenda osoa:
- OSM mapa datu berriak uztailaren 8ra arte, Wikipedia datuak uztailaren 1era arte
- Arabiera hizkuntzarako bilaketa hobetua (Omar Mostafa)
- Erakutsi kanpina eta ostatu eremuak, industria guneak lehenago ikusi (Viktor Govako)
- Ez ezikusi bigarren mailako bideak biribilguneetan (Viktor Govako)
- Hautatutako pistan zoom hobetua (Kiryl Kaveryn)
- Laster-marka eta Pisten ikono berria mapan erabiltzaileei beren grabatutako edo inportatutako pistak aurkitzen laguntzeko (@euf)
- Karga geltokiek orain beren ikono bereizgarria dute mapan eta bilaketan (David Martinez)
- Gorde altxaera/altuera (presente badago) ibilbide bat gordetzerakoan (Kiryl Kaveryn)
- Itzulpen eguneratuak, itzulpen oker edo falta direnak konpontzen lagun dezakezu Weblate-nweblate
Android:
- Konponduta Android 16an funtzionatzen ez zen Atzera botoia (Andrei Shkrob)
- Erabili mapa gai argia lehenespenez gai ilunarekin nabigazioa aktibo dagoenean (Viktor Govako)
- Konponduta OSM edizio bikoiztuak (Alexander Borsuk)
- Erakutsi behar bezala bilaketa emaitza guztiak mapan (Viktor Govako)
- Konponduta erabiltzaile interfazearen antolaketa okerra gailu batzuetan (Sergiy Kozyr)
- Erakutsi OSM saio hasiera eta pasahitza arakatzailearen saio hasierak huts egiten badu/eskuragarri ez badago (Sergiy Kozyr)
- Konponduta gurutze hariak salto egitea objektuak OpenStreetMap-era gehitzerakoan (@hemanggs)
- Konponduta "Saiatu berriro huts egindako deskarga" botoia (Kavi Khalique)
- Konponduta hasiera pantaila sistemaren botoiekin gainjarrita (Vraj Shah)
- Konponduta hondamendi batzuk (Devarsh Vasani)
- Konponduta EACCESS PermissionDenied errorea KML edo GPX inportatzerakoan Android 5ean (Alexander Borsuk)
iOS aldaketak, kreditu guztiak Kiryl Kaveryn-rentzat:
- Laster-marka eta pista edizio hobetua: aldatu kolorea eta zerrenda zuzenean Pista Informazio Orrialdetik
- Orain grabatutako pista gorde eta berehala editatu edo ezabatu dezakezu
- Hedatutako ukitze area botoientzat
- Konponduta OSM oharrak testua idazterakoan salto egitea
- Erakutsi "Gehitu Lekua" botoia negozioentzat
O.A. Argitalpen ohar xehatuak irakurtzea gustatzen bazaizu, mesedez jakinarazi gure sare sozialetan




