Organic Maps garatzen laguntzeko beste modu bat, Proton-ekin batera

November 27, 2026

Organic Maps doako eta kode irekiko aplikazioa da, eta zure pribatutasuna errespetatzeko sortu dugu. Guk bezala, Proton-ek ere erabiltzaileen pribatutasuna babestu nahi du. Horregatik, elkarlanean hasi gara, Organic Maps garatzen eta zerbitzariak mantentzen laguntzeko beste aukera bat eskaintzeko.

Lehendik ere Proton VPN-en edo Proton-en beste zerbitzuren baten ordainpeko harpidetza egitea buruan bazenuen, Organic Maps finantzatzen ere lagun dezakezu. Harpidetza gure gomendio-estekaren (https://protonvpn.com/organicmaps) bidez egiten baduzu, Proton-ek ordaintzen duzunaren zati bat proiektuari emango dio.

Ekarpen horrek funtzio berriak garatzen, akatsak konpontzen eta zerbitzarien eta banda-zabaleraren kostuak ordaintzen laguntzen digu, edonork mapak Interneteko konexiorik gabe erabil ditzan.

Organic Maps babesteko beste modu bat da. Zuzenean eman dezakezu dohaintza, beste modu batzuetan lagundu edo aplikazioaren berri eman ingurukoei.

Zuen laguntzari esker, Organic Maps doakoa eta kode irekikoa da oraindik ere, eta zure pribatutasuna errespetatzen jarraitzen du. Eskerrik asko guztioi! Eta eskerrik asko Proton-i gure lana babesteagatik!

Organic Maps taldea

Tallinngo lineaz kanpoko mapa baten gainean, Organic Maps-en eta Proton VPN-en arteko lankidetzaren iragarkia. Gomendio-estekaren bidez egindako harpidetza bakoitzak Organic Maps babesten du.
Itzuli Berriak-era